Azken Bidaia

06.12.2015 11:59

Egina da azken bidaia, lurrera iriztean

Hainbat ordu jesarrita, lainuen gainian.

 

Ateak irekitzean nire sentsazioa

lehenengo egunetik azken momentura

bukatzen da orain.

 

Zelan azaldu, zelan azaldu...

Zure malkoen diztira.

Zelan azaldu, zelan azaldu...

zure begien bildurra.

 

Ateak irekitzean, jendearen tartean

zure bila egon naizela.

Zelan azaldu, zelan azaldu...

inoiz inor ez zegoela...

 

Lurra ikutzean, lainoak iztean, ateak irekitzean...

jendearen tartean zure begiak...

ikusi nahi nituela

lehenengo egunetik azken momentura

bost urte igaro ostian.

 

Zelan azaldu, zelan azaldu...

zure malkoen diztira.

Zelan azaldu, zelan azaldu...

zure begien bildurra.

 

Ateak irekitzean, jendearen tartean...

lehenengo egunetik azken momentura...

zure bila egon naizela.

Zelan azaldu, zelan azaldu...

 

Lurra ikutzean, lainoak iztean, ateak irekitzean

Jendearean tartean zure begiak

ikusi nahi nituela

lehenengo egunetik azken momentura

bost urte igaro ostian.

Zelan azaldu, zelan azaldu...

bost urte igaro ostian...