Zuretik metro batera

19.10.2013 19:59

Inork etzuen esan erreza zenik
atzeruntz begitu eta agurtzea berriro.
Bitartean, gurpilak biraka ikusten ditut,
eta nire arnasestua sentitzen dut
bildurtuta, nire buruaren salbatzaile.

Inork ez zidan esan zu izengo zinenik
nire arima behartuko zuena,
begirada sakon batez
inspirazioz betetuko zidana bihotza.
Maitatuko eta gorrotatuko ninduena,
bertan behera ahaztuta utziko ninduzula.

Haize bolada bortitz batek
leihoa igiritzen duen bezela.
Uztekabean harrapatzen zaituen olatuak
galdutako arnasa bereganatu naihean,
nire bizitza jalgi zenuen, zirrarak lapurtu zenizkidan.

Etxean sartu, nire esentziarekin jolastu,
urrezko sekretu guztiak miretsi zenituen.
Ezer berririk jakiteko etzenean geratu,
zer dator orain?
Zoritxarrez, jakinmina asetua zegoen.

Eguzkiaren argizpiak itsurik uzten zaituenean
itsasoak zure gorputza gatzez estaltzen duenean
eta belarrak oinazpietan irribarrea eragiten dizunean
nire oroipena zugana itzuliko da,
eta orduan jakingo duzu, zuretik metro batera egon naizela.